elkar paper-en zure esku dugun produktu berri eta benetan interesgarri bat aurkeztu nahi dizugu: TO-DO Fleur margo bilduma. Altzari eta bestelako objektuak margotzeko balio duten vintage estiloko margoak dira, Arte Ederretako eskoletan harrera ezin hobea izan dutenak.
TO-DO Fleur margo ekologikoekin lan egiten duen etxe italiar bat da, pigmentu mineralak lantzen dituena. Margo hauekin azalera osoa estaltzeko nahikoa da esku bakar bat ematea. Gainera, ez dira pitzatzen, eta barniz eta lakak ahaztuarazten dizkigute. Oso egitura arina dute, eta lasai lan egitea ahalbidetzen digute, produktua ez baita berehala lehortzen.
Hiru margo mota dituzte: Fleur margoa, kolore gehien duena eta barne dekorazioarako pentsatua; Fleur Eggshell, kalean egongo diren objektuetarako sortua; eta Fleur Lavagna, margotu dugun azalerari arbel efektua ematen diona.
Produktu hau hobeto ezagutu nahi baduzu, martxoaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, Gasteizko elkar aretoan egingo dugun erakustaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
