Giro pare
gabea Bilbo Sketch koaderno-margo maratoiaren bigarren edizio arrakastatsuan
200 haur eta heldu izan ziren Bilboko kaleetan zehar hiriko toki ezagunenak marrazten. Goizeko 10:30etatik aurrera gerturatu ziren parte-hartzaileak Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendara beren Moleskine koadernoak, Milan boligrafoak eta Bilbo hiriaren mapak jasotzera. 19:00ak arte izan zuten denbora zehaztutako bost zonaldeak koadernoan marrazteko. Alhondiga eraikina, Casilda Parkea, Gran Via kalea, Abandoko geltokia eta Arriaga Antzokia izan ziren nahitaez marraztu beharrekoak. Horretaz gain, parte hartzaileek Bilboko nahi adina marrazki aurkeztu ahal izan zituzten.
Eguraldia lagun, egun osoan zehar ikusi ahal izan dira parte hartzaileak Bilboko kaleetan zehar marrazten. Ilustrazio munduko aurpegi ezagunek ere hartu dute parte, Eider Eibar, Mikel Valverde eta Rober Garayk, besteak beste.
SARI BANAKETA:
IRABAZLEAK:
Helduak:
– Koaderno onena: Luis García de Albeniz
– Ilustrazio onena: Jorge Moreno
– Milán boligrafoarekin egindako ilustrazio onena: Antonio Cantero
Gazte eta haurrak:
– Koaderno onena, haurren mailan: Nora Barandiaran
– Koaderno onena, gazteen mailan: June Asua
Parte-hartzaileak (helduak):
Parte-hartzaileak (haur-gazte):



























































