3. Bilbo Sketch – Fotos

Maiatzaren 23an, 3. aldiz Bilbo Sketch koaderno-margo maratoia egin zen Bilboko kaleetan zehar. Eguraldia lagun zutela, 300 artista inguruk parte hartu zuten edizio berri honetan, gaztetxoak zein helduak. Laster izango ditugu lanak ikusgarri, eta baita jakin ere zein izan den lanik onena epaimahaiaren ustez.

Ondorengo argazki-bilduma honetan, egunak utzi zuena ikus daiteke.