Arte Ederrak IV. jardunaldiak

Arte ederrak jardunaldiakMaiatzak 7, 12:00 GASTEIZ / BILBO
Haurrentzako tailerra: 
Decopatch (Avenue Mandarine)

DECOPATCH. Teknika ikasteko tailerra
Decopatcha objektuak apaintzeko erabil litekeen koloretako papera da, decoupage deituriko teknika erabiltzeko aproposa. Koloretako paperak eta paper estanpatuak, berniz bereziak eta pintzelak erabiliz, objektu ezberdinak apainduko ditugu: iruditxoak, nork bere izenaren hizkiak edo argazkiak jartzeko markoak, adibidez. Hizkuntza: euskaraz.
Haurrentzako tailer hau doakoa izango da, baina leku faltagatik, izena ematea derrigorrezkoa da. Idatzi lmendizabal@elkar.eus helbidera ala deitu 943310301 telefonora (Lierni).



Maiatzak 9, 17:30 BILBO
Maiatzak 10, 17:30 GASTEIZ
Tailer-erakustaldia: Ilustrazio kontzeptuala.
Gaurkotasun poetikak ilustratuz. Ilustrazio kontzeptualak eszena, objektu, idea edo teorien errepresentazio metaforikoak dira, artikuloak ilustratzeko ala gai baten sintesia egiteko baliagarriak direnak. Copic eta DBTwin errotulatzaileak erabiliz ilustrazio kontzeptualak landuko ditugu. Josean Morlesin ilustratzaileak zuzenduta. Hizkuntza: Elebietan.




Maiatzak 11, 17:30 GASTEIZ
Maiatzak 16, 17:30 BILBO
Erretratu eta karikatura tailerra: Erretratu Festa (Portrait Party)
Erretratuak eta karikaturak taldean lantzeko tailerra, batak bestearen erretratuak marraztuz. Tailer guztiz praktiko honetan zuzeneko marraketarako egokia den material ezberdina ezagutzeko aukera izango da. Josu Maroto ilustratzaileak zuzenduta. Hizkuntza: euskaraz.

Maiatzak 18, 17:30 GASTEIZ
Maiatzak 19, 17:30 BILBO
Tailer-erakustaldia: Talens margo akrilikoak.
Hodi margoak, errotulatzaileak eta espraiak. Produktu hauek Arte Ederretarako, dekoraziorako eta eskulanetarako dituzten erabilera ezberdinak azalduko dizkigu Talens etxeko adituak. Jordi Brió Talens etxeko irakasleak zuzenduta. Hizkuntza: gazteleraz.

Tailerrean izena emateko 5€ ordaindu behar dira (etorrera zihurtatzeko).
Tailerraren egunean opari –txartel baten truke itzuliko da diru hori.

Izena ematea webgune honetan edo ondorengo elkar liburu-dendetan:
elkar liburu-denda San Prudencio 7 (Gasteiz)
elkar liburu-denda Licenciado Poza 14 (Bilbo)

Sorry, but there are currently no tickets for sale. Please try again later.
MURAL MODULARRA, Jarri zure aurpegia.
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna

Maiatzak 21, BILBO

Aurpegia ezberdina dugu denok. Ezberdintasun horrek berdintzen gaitu guztiak. Aurpegiz aurpegi, kultura batetik bestera, mural modularra osatzera gonbidatu nahi zaitugu Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bizkaia Plazan bilduko gara, guztion artean mural modular bat marrazteko. Aurpegi ezberdinez bete nahi dugu plaza. Animatu zaitez!

* Parte hartuko duzuenen artean jolas hezitzaileak zozketatuko dira.

* Eider Eibar ilustratzaileak zuzendutako saioa.

Izena emateko: lmendizabal@elkar.eus